• 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

Ongi etorria

Ongietorri Zapatilenea landetxera, Baztango Irurita herrian kokatuta dagoen tradiozko etxea. Gure natura-ingurune paregabean eta inguruko bazterretan atsedenalditxo bat hartzeko leku ezin aproposagoa da. Etorri eta gogotik hartuko zaitugu gure landetxean.

Etxea

Zapatilenea landetxea solairu batekoa da eta 8 lagunendako tokia dauka. Pertsona bat gehiago sartzeko aukera bada. Honako azpiegitura daukagu:

  • 4 logela bikoitza eta 2 komun, bat dutxarekin eta bertzea bainerarekin.
  • Sukalde-jangela-egongela erabat hornituta: ontzi garbigailua, garbigailua, mikroondas, tximinia, telebista eta DVDa.
  • Hall handi bat sarreran.
  • Beheko pisuan lorategi handia, altzari eta barbakoarekin.